LITERATURA

Miguel De Unamuno Saiakera Lehiaketa abian da

Lehiaketa hau urterik urte antolatzen da 1999az geroztik, Bilbon idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana ematen du bi modalitateetan (erdaraz eta euskaraz).

Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez. Jatorrizko lanak jasotzeko epea azaroaren 26an ostiralean amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo baita, nobedade gisa, Udaleko webgunearen bitartez.

Iazko garaileak honako hauek izan ziren: euskarazko atalean, Aitor Zuberogoitia Espilla (Etxebarri, 1972) kazetari bizkaitarra eta Informazio Zientzietako doktorea, Surf lanarekin; eta gaztelaniazko atalean Teresa Aguilar García (Cuenca, 1964) Filosofian doktorea eta Psikologian lizentziatua, Cuerpo textual en la cultura occidental saiakerarekin.

MBN Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button