
Igande honetan, irailaren 27an, Realak eta Athleticek partida jokatuko dute Anoetan. Derbiaren aurretik, bi taldeen arteko VI. Bertso Derbia izango da Antzoki Zaharrean, eguerdiko 12:30ean.
Realaren taldean, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallus bilduko dira eta Athleticen taldean Jon Maia, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia.
Real Sociedad Fundazioak antolatu du saio hau eta Athletic Club Fundazioaren, Usandizaga Institutuaren eta Donostia Kulturaren laguntza izan du. Bertso saiorako gonbidapenak Realak, Athleticek eta Donostia Kulturak banatuko dituzte euren bazkideen artean.