IKUS-ENTZUN

“Otxarmetraje”, Otxarkoagako film laburren lehiaketa

Tular elkarteak, Bilboko Udaleko laguntzarekin batera, Otxarmetraje film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Parte hartzeko epea hasi da, eta film laburra aurkeztu ahalko da urriaren 22a baino lehen. Lehiaketa honen helburua Otxarkoagako auzoa ikus-entzunezko lan baten agertoki bezala ezagutaraztea da.

Antolatzaileek adierazi duten bezala, lehiaketa honetan parte hartzeko “Otxarkoagako leku eta denda desberdinekin film labur bat egin beharko dute. Gaia librea izango da eta gutxienez auzoko denda bat eta leku ezagun bat agertu behar dira. Kanpoko irudi guztiak Otxarkoagan filmatu behar izango dira”.

Izen ematea www.otxarkoaga.es webgunean egin ahal izango da urriaren 1etik 10era, edo urriaren 9an eta 10ean Tendel lokaletan.
Film laburren sariak honako hauek izango dira: Lehen Saria, 500 €; Bigarren Saria: 300 €; eta Accesit Otxarkoagako Merkatarien elkartzea ez saritutako Otxarkoagako egile onenari: 100 €.

Publikoak urriaren 23an lan hauek ikusi ahal izango dituzte arratsaldeko 20:00etan Otxarkoagako hiri zentroan. Proiekzioa bukatu eta gero irabazleen sari banaketa egingo da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button