IKUS-ENTZUN

Sorginkeriazko isiluneak, Bilbaoarten

Banpiroak, sorginak, aztiak… Okultismoaren inguruan ardaztutako filmografiaren oinarri diren hiru film mutu pantailaratuko dira Bilbaoarte zentroan, Silencios maléficos (Sorginkeriazko isiluneak ) izenburupean. Hiru film horiek Eskandinavian egindakoak dira, 1921. urteko erdialdetik 1922ko irailera.

“Suedia eta Danimarkako hiru maisulan estreinatu egin ziren, hirurak heriotzaren, Satanen eta sorgintzaren hariak zeharkatuak. Nola izan zitekeen? Zer gertatu zen garai hartan? Zergatik hain zeuden interesatuak horren maila altuko zinemagileak —Benkamin Christensen, Carl Theodor Dreyer eta Victor Sjöström— kontu horietan?”.

Hala, bihar bertan, lehenengo filma emango dute: Körkarlen (Victor Sjöström, 9121, Suedia), 19:00etatik aurrera. Selma Lagerlöfen idazle suediarraren izen bereko nobelan oinarritutako pelikula da, bai eta Europako zinemak emandako klasikoa ere. “Urtezahar-gauan hiru mozkortik kontatzen duten elezaharrari buruzko lana. Elezaharraren arabera, urte horretako azkena hiltzen den bekatari handiak mamu-gurdia gidatu behar du hurrengo hamabi hilabetez, hildakoen arimak jaso ditzan. Gau hartan, hiru gizonen bat hiltzen da”. Martxoaren 7an ere izango da filma ikusteko beta.

Zikloa ondoko bi filmekin osatzen da: Häxan (Benjamin Christensen, 1922, Danimarka), martxoaren 8an eta 14an, eta Blade Af Satan Bog (Carl Theodor Dreyer, 1920, Danimarka), martxoaren 15 eta 21ean.

“(…) Manhattan barrezka handitzen zihoan. Bitartean, mendebalde zaharraren bihotzean, heriotzak bere sega zorrozten zuen”.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button