Nontzeberri

Lekeition, puntako antzerkia datozen hilabeteetan

Euskal panorama eszenikoan, punta puntan dauden lanak ekarriko dituzte Lekeitiora, herrian eskaintza kultural kalitatezkoa emateko. Hala, Hamlet, Konpota, KEU, Pankreas eta Kibubu izango dira lehenak.

Horiez gain, lehenengo seihilabetekoan, esaterako, Potxuak Martxan emakume taldeak ikuskizun berezi bat prestatu du martxoaren 8rako. Aittitta Txiki kultur elkarteak ere bertso saioa antolatuko du aretoan Iparraldeko Haizeen ospakizunen barruan. Lekeitioko ikastolak, bestetik, Konfiantzaren pedagogiaren lehengo biltzarra antolatu du bertan maiatzerako, eta  ikastetxearen 50. urteurrenera begira beste bi ekitaldi antolatu ditu.

Hala ere, eszena izango da Lekeition egon den diziplina. Programazioan Hamlet dago (otsailak 28). Xabier Mendigurenek idatzi du euskarazko egokitzapena; Hamlet XXI mendeko euskalduna den. Milaka ispilu eta esanahi dituen pertsonaiari beste irakurketa berri bat egin dio, beraz. Ximun Fuchs-en esku geratu da antzezlanaren zuzendaritza eta taula gainean Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu eta Urko Redondo izango dira.

Beste aldetik, Dxusturi antzerki-taldeko kideen laguntzarekin Phillipe Gaullierren Konpota (martxoak 07) lana taularatuko du Eneritz Artetxek. Gaullierren lan bat euskaratzen duten lehen aldia da, hala, Frantziako idazlearen lana ezagutzeko aukera paregabea izango da. Philippe Gaulierren lan guztiek bezala, Konpotak ere umorea eta hausnarketa batzen ditu. Ironiaren bidez lantzen dute umorea, baina gai garrantzitsuez egiten dute berba.

Eta eszenatik musikara Keu Agirretxearekin (martxoak 15).Ostean, apirilaren 26an, Tartean Teatroaren Pankreas ikusteko parada egongo da, eta hurrengo egunean umeentzako antzerkia Kibuburekin.

Exit mobile version