ESZENA

“Kafe Bilbao” Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketa amaitzear

Bilboko Kafe Bilbao kafetegiak, Tartean teatroak lagunduta, antolatu duen XI.Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketan parte hartzeko epea amaitzear dago, izan ere lanak azaroaren 30a baino lehen aurkeztuko beharko dira. Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean gidoi bakarra aurkez daiteke.

Saria 1.400 euro eta agiria izango da euskarazko modalitatean eta gaztelaniazkoan , berriz, 1.200 eurokoa eta agiria.

 Lehiaketaren baldintzei dagokienez, kafe–teatrorako edo formatu txikiko lanetarako gidoiak aurkeztuko dituzte lehiatzaileek. Hau da, aurkeztuko diren antzezlanen beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izan beharko dira eta bere ekoizpena eta banaketa erraza.

Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira.
Luzera 30 minutuko ikuskizun bati dagokiona izango da.
Gidoiaren hiru kopia aurkeztuko dira gutunazal itxian. Horrekin batera, beste gutunazal itxi bat egongo da egilearen datuekin. 

Gidoiak Cafe Bar Bilbao-ra bidali beharko dira (Plaza Berria, 6. 48005 Bilbo), larunbata baino lehen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button