ESZENA

“Dantz’Haka” ikusgarria, Barkoxen

Larunbatean, uztailaren 8an eta agorrilaren 4an, 21:30ean, Etxahun elkarteak Dantz’Haka ikusgarria antolatuko du Barkoxen. Sorkuntza honen barruan kirola eta kultura uztartzen dira modu berezian.

Ikusgarrian kirola eta kultura ez dira elkarrengandik oso urrun erakutsi nahi dute. Besteak beste, 50 antzerkilari eta 10 bat musikari arituko dira ikusgarria borobiltzeko, non dantza, kantua, antzerkia, argi jokoak edo bideoa agertuko diren.

Hainbat gai agertuko dira, eta  50 herritar gaztek Xiberoko dantza edo errugbia nahasten dute, helburu nagusia euskal historiako hiru gertakari inportante batzuk nabarmentzeko.
Hala, Orreagako gatazka gomutan hartuko dute (euskaldunek Karlo handiaren armada xehatu zuten); Matalazen historia (Xiberoa su hartu zen 1661ean, Matalaz apaizak eta Xiberotarrak Louis XIV erregeari kontra egin zioten); eta Gernikako bonbardaketa (1937ko apirilaren 26an. Hitler-en hegazkinek Gernikako herria bonbardatu zuten Frankoren sustengatzeko)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button