BESTELAKOAK

Maiatzean XI. Magia Topaketak, Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Magia Topaketen hamaikagarren edizioa antolatu du. Maiatzean egingo dira, Txurdinaga auzoko Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, eta programaren barruan ikastaro bat eta mintegi bat jasoko dira. Ikastaroan eta mintegian parte hartzeko, izen emateak apirilaren 1etik 21era egin beharko dira.

Magia den arte hori hobeto ezagutzeko interesa duten 16 urtetik gorako guztiei begira antolatu dira ikastaroak, Imanol Ituiñok eta David Blancok Otxarkoagako Udaltegian eskainiko dituztenak. Hala, “ilusionismoaren oinarrizko printzipioak eskainiko dizkie bertaratutakoei, partaideek kartekin, sokekin eta bestelako materialekin jolasak egiten ikas dezaten”.

Beste aldetik, Magia Topaketek zaleentzako Magia Lehiaketa antolatuko dute bigarren urtez jarraian, Atera ezazu barruan daramazun magia lemapean. Interesatuek, 2 eta 10 minutu arteko iraupena duen bideoa bidali beharko dute, gutxienez bi magia efektu erakutsiz, www.kulturabarrutik/magia  helbidera. Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea maiatzaren 1etik 17ra bitartekoa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button