MUSIKA

Azkuna Zentroak gaztetxoentzako musika jarduerak antolatu ditu

Azkuna Zentroak haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako bi ikuskizun eszeniko ondu ditu egunotan, publiko horien sentsibilitatea eta jakin-mina pizten saiatzeko.

Larunbatean, urtarrilaren 20an, LaEnanaNaranja taldearen Zimurren artean kontukantari 3 piezaren txanda izango da, “belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, eta jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berri ditu, haurrek, gurasoek eta aitona-amonek dantza egin eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia honetan, lagun egiten dieten txotxongiloak dira protagonista.” Txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal horrek gogoan ditugun abestiak hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez.

Eta datorren asteko igandean, urtarrilak 28, Galiziako Caspervek ensembleak musika jarriko dio zuzenean Lotte Reiniger zuzendriaren Las Aventuras del Príncipe Achmed (1926) filmari, gorde den historiako animazio-film luzerik zaharrenari. Caspervek-ek Las aventuras del príncipe Achmed filmerako egindako partitura taldearen arrakastarik handienetako bat izan da. Brais Gonzálezek konposatu du obra honen orkestra-bertsioa. Bertan, Afrika ekialdeko erritmoak, ekialdeko doinuak eta arabiar musikaren ohiko harmoniak nabarmentzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button