ESZENA

“Miss Karaoke” antzezlanaren azken emanaldiak

Sortu zenetik bi urte iraganik, eta makina bat txokotan eskaini eta gero, Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainiek Miss Karaoke antzezlanaren azken emanaldiak eskainiko dituzte.

Azken bi emanaldi horiek Lasarten eta Gasteizen izango dira. Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean, apirilaren 11an ikusi ahalko da, 21:00etan, Korrikarekin bat eginez. Eta maiatzaren 31n, Gasteizeko Jesus Ibañez de Matauko antzokian izango da ikusgai, 20:30etik aurrera.

Antzezlanak hauxe kontatzen du: “Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?”.

Hemen duzue azken emanaldi horien gaineko beste hausnarketa bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button