BESTELAKOAK

Gaur hasiko da Iruñeako Zidadelan "Ciudadelarte" kultur programa

Ciudadela Sound programa gaur irekiko da 21:30ean El mono Pintor eta Mr. Fylyn taldeekin. Irailera arte estilo eta tendentzia ezberdinetako musika taldeak igoko dira eszenatokira: funka, jazza, rocka, elektronika… Besteak beste, La Mala Rodriguez, Pignoise edo David Penn artistak arituko dira.

Antzerkiei dagokionez, Arcadi Show-ren Onyria; Como hace 3.000 años, Hector Alterio aktorearen poesia errezitaldia edo Un puente en el camino opera egongo dira.

Lehenengoa bihar izango da 20:00etan. Pablo del Mundillok Cómico de los caminos espektakulua aurkeztuko du eta 22:00etan Europa o la nave de los locos, antzerki, musika eta dantza batzen dituen antzezlana egingo da.

Beste alde batetik, Iruñeako Zitadelan egongo diren erakusketen artean, Rock Art Contemporain, rock-ak jendearengan izan duen influentziari buruz; Campeche 331, Jeannette Betancourtek zuhaitzei egindako argazkiak; edo Cuadros perla, arte abstraktuaren erakusketa.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button