
Hiru hilabete hauetan, urtarril, otsail eta martxoan, programatu da zine zikloa Iruñeako Sanduzelaiko liburutegian. Pantailaratuko diren filmak garai berekoak dira, ia urte berekoak guztiak. Hiruren artean, Ingmar Bergman zuzendariaren lana nabarmentzen da: Det sjunde inseglet (Zazpigarren zigilua). Film-emanaldiak publikoak eta irekiak dira, eta jatorrizko bertsioan emango dira San Jorge Civivox zentroan, gaztelaniazko azpitituluekin.
Atzo, Un condamné à mort s’est échappé (Robert Bresson, 1956) filma eskaini zen. 1943ko apirila, Bigarren Mundu Gerraren erdian. Fontaine 27 urteko gaztea frantses erresistentzian ari da borrokan nazien okupazioaren aurka. Gestapok atxilotuko du galdeketa egiteko.
Datorren hilean, otsailak 17 Night of the Demon (Jacques Tourneur, 1957) filma emango da. Henry Harrington irakaslea sekta ikerlea da, eta aspaldi ari zen Karswell doktorearen deabrukeriazko jarduerak salatzen. Irakaslea istripu arraro batean hilko da.
Azkenik, martxoaren 17an, Det sjunde inseglet (Ingmar Bergman, 1957) pantailaratuko da. Suedia, XIV. mendearen erdialdea. Izurri beltzak Europa urratu du. Gurutzadetan hamar urtez alferreko borroketan jardun ondoren, Antonius Blovk zaldun suediarra eta haren ezkutari leiala Lur Sainduetatik itzuliko dira. Blovk gizon oinazetua da eta zalantzaz beterik dago.
Film guztiak, 19:30an hasiko dira.