LITERATURA

Pello Lizarralderen Orbanak eleberria kalean

Gaur, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Erein argitaletxeak, Pello Lizarralderen Orbanak eleberria aurkeztu du.

Erein argitaletxeak bidalitako oharrean irakur daitekeenez “hilketa bat gertatu da: herriko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik azaldu da pagadi batean. Ez dakigu iheslearen izenik, soilik orbain bat duela lepoan. Ez dakigu hiltzailea bera den ala ez, baina ihesi eta ezkutuka agertzen zaigu. Paisaiaren barruan hartzen du arnasa nobelak (eta orbanak), iheslariaren pauso sosegatu edo arinagoen martxan. (…) Bi ahots (bi plano) dira nobelaren baitan, mundu giro bereko baina barne egoera bestelako: iheslariaren begi eta zentzumenetatik jasotakoa bata, eta iheslariaren arrastoaren atzetik jarraian dabilkionarena bestea. Tartean daude natura eta egunaren argi printzen ñabardura ugariak.”

Pello Lizarralde Zumarragan jaio zen 1956an. Gaur egun Iruñean bizi da eta bereak dira Hilargiaren hotzikarak (1978), E’pericoloso sporgersi (1984), Hatza mapa gainean (1988), Sargori (1994), Un Ange passe (1998), Larrepetit (Euskadi Literatura saria 2003) eta Iragaitzaz (2008).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button