
Bihar, irailaren 6an, AEBetako Paul Auster idazleak 4321 izeneko eleberria aurkeztuko du Azkuna Zentroko Auditorioan, 19:30ean.
Ipar Amerikako gaur egungo idazlerik handienetako bat entzuteko abagunea izango da bihar. Bere lanak ezagunak dira oso, adibidez, New Yorkeko trilogia, baina ezin ditugu ahaztu In the Country of Last Things, Moon Palace eta Leviathan lanak.
Bihar aurkeztuko duen liburuak “maitasuna, laguntasuna, familia, artea, politika eta heriotza uztartzen ditu protagonistak bizi izandako ibilbide desberdinak azaleratuz. Baita XX. mendeko erdialdean Estatu Batuetan bizi izandako zenbait ekimen garrantzitsu ere”.
Bere hitzetan: “Nire bizitza eta ibilbide osoaren ondorio da liburua”.
Urtean zehar nazioarteko idazle ugariren egoteko parada luzatzen du Azkuna Zentroak, eta horren adibide da biharko hitzordua, izan ere, literaturak beti izan du espazio bat bertan. Mundu osoko literaturako erreferentziako idazleak, euskal letretako ordezkariak, eta literatura-arloko kazetariak topo egiteko parada eskaintzen da beraz.
Informazio gehiago, Azkuna Zentroan duzue.