IKUS-ENTZUN

Benito Ansola Sariak 4.000 euroko bi sari banatuko ditu

Topaguneak, Lekeitiko Udala eta Zine Bilerarekin lankidetzan, Benito Ansola Saria abiatu du bigarrenez, “euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezko ekoizle gazteei aukera berriak emateko helburuarekin”.

Hala, aurten 4.000 euroko bi sari banatuko dituzte aurkeztutako proiektuen artean. Lanak bidaltzeko epea irailaren 28an amaituko da.

Deialdi honetara, ikus-entzunezko lanak (fikzio, sorkuntza, animazio nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkez daitezke. Euskararen presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa. Bakarka nahiz taldeka aurkeztu daitezke.

Proiektuak honakoak jaso beharko ditu: azalpena, gehienez hiru orrikoa (izenburua, sinopsia, argumentua, iraupena, generoa); hiru orriko gidoi grafiko edo storyboard-a, eta pelikularen aurrekontu justifikatua eta ekoizpen plana.

Baldintza guztiak Kameratoiaren webgunean biltzen dira. Gogoratu proiektuak aurkezteko epea irailaren 28an amaitzen dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button