BESTELAKOAK

Alfonso Ungria zinemagileak ikastaroa emango du Bilbon

Alfonso Ungria zinemagileak zine-zuzendaritzari buruzko ikastaroa gidatuko du Bilbon maiatzaren 16tik 20ra bitartean. Ekimena Fundacion Autor-ek atondu du eta Arteria aretoan egingo da.

Ungria zine zuzendari eta telebista errealizadore prestigiotsua da. Ekonomia ikasten hasi, baina laster antzerkigintza munduan murgildu zen. 1969. urtean lehendabiziko film luzea egin zuen, Querido Abraham, zeina hainbat jaialditan proiektatu zen. Lan horren ondoren, El hombre oculto (1970) lan luzea zuzendu zuen; Veneziako Mostran aukeratua izan zen eta kritika onak jaso zituen. Harrezkeroztik, ibilbidea oparoa egin du. Esaterako, 1984. urtean La conquista de Albania filma estreinatu zuen. Bere azken filma ¡Hay motivo! (2004) da. 

Egun Eszena Interpretazioa erakusten du Antzerkigintza Zentro Andaluziarrean eta zine zuzendaritza Madrileko Zine Eskola Ofizialean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button