IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak lehiaketa abian da, nobedadeekin dator

Nontzeberri.com kultura webguneak Internet bidezko Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa jarriko du berri ere martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira; azken horretan animazio teknika guztiak onartuko dira: 3D, Flash, stop-motion…

Aurten nobedade gisa: bost minutura arteko lanak aurkeztu ahalko dira.

Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da. Lanak honako formatu bakarrean aurkeztuko dira:  .flv. artxiboak, 25 Mb eta 5 minutuko iraupena (kredituak barne) izan dezakete gehienez ere. Zabalera 600 pixelekoa izan behar du.

Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar da .jpg artxibo batean (100 x 82 pixel, -zabalera x altuera-), irudi honek 50 kb-ko pisua izan dezake gehienez ere.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan beharko dira eta, lehiatzeko, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.

Lanak jasotzeko epea 2013ko abenduaren 18an zabalduko da eta 2014ko martxoaren 28an amaituko da (13.00etan, Bilboko ordua).

Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen diegu egileei, ahalik eta jende gehienak uler ditzan. Gainera, FANTen barruan egiten den lanen sari-banaketan erakutsiko diren lan onenak euskarazko azpitituluak izango dituzte.

Aurten sari gutxiago izango dira, baina potoloagoak.

Nontzefilmak Zinema Saria lan onenari: 1.500 euro.

Nontzefilmak Animazioko Saria lan onenari: 1.500 euro.

Nontzefilmak Euskaraz eginiko lan onenari: 2.000 euro.

Amaitzeko, Nontzefilmak Gaua 2014ko maiatzaren 10ean egingo da FANT jaialdiaren baitan, eta adi, ohiko emanaldiaz gain, sorpresak izango baitira!

Oinarriekin lotutako xehetasun guztiak: nontzefilmak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button