BESTELAKOAK

“Gureando!nu”, 2012ko euskal diskoen urtekaria

Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun! webguneak lankidetzan, Gureando!nu 2012 urtekari digitala argitaratu dute. PDF formatuan eskura daitekeen argitalpenean euskal musikariek 2012an argitaraturiko lan guztiak jasotzen dira: euskal diskoetxeek ekoitzirikoak; kanpoko zigiluek kaleraturikoak; autoekoizpenak eta bildumak.

Urtekarian jasotakoaren arabera, 325 disko plazaratu ziren iaz. Bestelako datuei dagokienez, euskarazko disko gehiago izan dira, eta erdaldun gutxiago. Halaber, disko instrumentalek gora egin dute, eta estilo aniztasuna nagusitu da berriro ere. “Askotariko eszena bat dugula adieraztea aspaldi utzi zion notizia izateari”, irakur daiteke Entzun! webgunean aniztasun horren harira.

Azkenik, urtekarian zenbait kazetarik 2012 disko kutunen zerrendak ere egin dituzte: Saioa Baleztena (Gaztezulo); Gotzon Hermosilla (Berria); Xabier Sagardia (Entzun!) eta Inaxio Esnaola (Harrobia Lantzen), hain zuzen ere.

Eskura ezazu Gureando!nu 2012.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button