IKUS-ENTZUN

Non dago zinema?

Tabakalerako zinema aretoan Non dago zinema? Zinemaren Nazioarteko V. Mintegia egingo da azaroaren 25etik 28ra bitartean. Pandemiak ekarritako egoeraren ondorioz bertsio murriztua programatu da.

Tabakalerako Non dago zinea? V. Nazioarteko Zinema Mintegiak hausnarketarako abiapuntu izango diren bi film hartzen ditu erreferentziatzat: Jackie Raynalen Deux Fois (1968) eta Samuel Beckett eta Alan Schneiderren Film (1965). Lau egun iraungo duen programan “zinefilia berriaren inguruko galderak aireratuko dira; zinemaren izaera espektralari buruz aritzeko tartea izango da; zinema-mamuak-bizitza-artea elementuen arteko imitazioa aztertuko da; eta zinema-aretoen, partekatutako bizipenak ahalbidetzen dituzten guneen etorkizunaz” jardungo dira.

Gonbidatuen artean, Nuria Gomez Gabriel, Angela Millano eta Julian Pacomio, Vicente Monroy eta Florian Wüst egongo dira.

Nuria Gomez Gabriel eta Vicente Monroyren hitzaldiak Tabakaleran modu presentzialean egingo dira, baina streaming bidez ere jarraitzeko aukera izango da.
Nazioarteko Zinema Mintegiaren programa osoa Tabakalerak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button