BERTSOTAN

Asteburu honetan XXI. Bertso Derbia

Irailaren 30ean, 12:30ean, Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioak eta Villabonako Udalak elkarlanean antolatuta, Athletic eta Realaren arteko norgehiagoka izango da bertsogintzaren esparruan (geroago, futbol zelaian). Ekimenak giro oneko lehia sustatu nahi du eta euskal taldeen kirolaren eta kulturaren arteko harremana sendotzeko helburua du.

Bertso Derbia partidaren aurretik egin ohi den bertso-saioa da, eta bertan, Atheltic Club eta Reala ordezkatzen dituzten bertsolariak aritzen dira. Betiko legez, euskal derbiarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte bertsolariok. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik.

Saioan honako hauek izango dira: Amaia Agirre gai-jartzailea, eta Realaren alde Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazu bertsolariak, eta Athleticen alde Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Maia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button