IKUS-ENTZUN

“Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa

 

Medicusmundi Bizkaia elkarteak antolatuta, Mugarik Gabe-k eta Pikara Magazine-k lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzaz abiatu da beste behin, Nire gorputza, nire erabakia ikus-entzunezko lehiaketa. Azaroaren 19ra luzatu da ikus-entzunezko lehiaketa honetan parte hartzeko epea.

Lehiaketak helburu sinple bezain argia du: emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea, hemen zein Guatemalan.
Aurtengo edizioan, emakumeek pairatzen duten indarkeria sinbolikoari erreparatuko diote lehiaketan. “Indarkeria sinbolikoa ikusezin, leun eta normaltasun handiko indarkeria mota da. Publizitatea, moda, abestien letrak, errefraua zein atsotitzak, bideo-jokoak, eleberriak, aldizkariak eta karikaturak, besteak beste, emakume eta gizonen arteko menperatze eta ezberdintasunezko harremanak transmititzen eta natural egiten dituzten bitartekoak dira”.

Bizkaian jaio, bizi, lan egin edo ikasten duen edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan, baina taldeka izan behar da (4 pertsonaz osatutako taldea). Beraien ikus-entzunezkoa egiteko bi abestien artean bat hautatu behar izango du talde bakoitzak: Mi cuerpo no se vende Idily Adalicia Mérida eta Sacate Jag guatemaltarrek egindako kolaborazioa; eta Esne Beltzaren Zauriak.

Taldeak aukeratutako abestiarekin bideoklip edo ikus-entzunezko lan  bat egin beharko du. Honetarako Lip Dub, Flashmob, Cup Song edota bestelako musikazko ikus-entzunezko mota erabili ahal izango da.

Bestelako datuak kontsultatzeko, egin klik hemen

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button