ARTEA

Geometria luminiszenteak

Miren Arenaza artista bilbotarrak + de lùmiere // ilunean argi izenburuko erakusketa paratu du Bilboko La Taller galerian; erakusketa zabalik dago gaurtik, azaroak 12, 2014ko otsailaren 12ra arte.

Bilbotarrak elementu lumineszenteak erabili ditu erakusketa osatzeko. Hala, bisitariak elementu argitsuak aurkituko ditu lurrean eta hormetan barreiatuta. Artistak gune argitsuak eta ilunagoak tartekatzen ditu erakusketan.

Galeriaren arabera, eskulturaren eta magiaren artean dagoen proiektua da; alegia, argi-iturri alternatiboen inguruan egindako ikerlana, non eraikuntza errepikapenean eta espazio, kolore, argi eta formaren arteko harremanean oinarritzen den. Hala, patroi beretik abiatuta, hainbat modulu-sistema geometriko osatzen dira; hortaz, hasierako erreferentzia berdina izan arren, beti dira ezberdinak: horma bat edo lurzorua estal dezakete, eta La Taller galeriaren espazio guztian daude sakabanatuta.

Erakusketaren komisario Aimar Arriolaren aburuz, bilbotarrak eskulturaren eta diseinuaren elementuak nahasten ditu bere obretan.

Miren Arenazaren erakusketa Marseillako hirian aurkeztu zen estreinakoz 2013an; hiri hori Europako kultur hiriburua izan zen urtean, hain zuzen ere. Azken 15 urteetan Bilbon aurkezten duen lehendabiziko erakusketa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button