
Zarauzko Photomuseumek XIX. Mendeko Pierre Petit argazkilari frantsesaren potretak bildu ditu Aurpegi entzutetsuak izeneko erakusketan. Erakusketa zabalik dago gaurtik, apirilak 30, maiatzaren 5era bitarte. Erakusketa aurtengo XXI. Argazki Bileraren egitarauren baitan dago. Izan ere, aurten 21. urteurrena bete du batzar horrek, eta horren harira hainbat erakusketa abiatu dituzte.
1831ean Aups-en jaioa, Petitek dagerrotipoak egiten hasi zen. 1858an bere enpresa fotografikoa sortu zuen Antoine René Trinquartekin.
Erretratugile aparta, 1860ean Galerie des illustration contemparaines argazki bilduma osatu zuen bere garaiko idazle eta artista entzutetsuen potretekin. Bilduma hori, La Galerie des hommes du jour lanaren aurrekaria izan zen, non pertsonaia sonatuen 1.500 erretratu bildu zituen.
Bere jarduera handiaren erakusle, Frantziako apezpikutzan egindako lana da: 1862an, argazkilari ofizial izendatu zuten, eta handik bi urtera 25.000 elizgizon erretratuak zituen.
Petiten erakusketaz gain, beste hiru argazki erakusketa ere bisitatu daitezke Zarautzen: 1891ko Arte Aretoa erakusketa kolektiboa Sanz Enean; Teresa Ormazabalen JellyfishPhoto Torre Luzean; eta, azkenik, Rafael Ocioren Disonantziak Zazpi galerian.



