MUSIKA

Nevermind Trio bandak “Onena heltzear dago” argitaratu berri du

Nevermind Trio taldeak Onena heltzear dago izenburuko laugarren lana plazaratu du Errabal diskoetxearen bidez. Hirukoteak sortutako pieza propioak biltzen ditu lan berriak, eta grabazio honen bidez, bandaren soinua sendotu egin da.

Taldeak, Julen Izarra (saxo tenorea eta sopranoa), Jorge Abadias (gitarra elektrikoa) eta Hasier Oleaga (bateria), jazz garaikidean errotutako lana  grabatu du. Errabal zigiluaren arabera, “gure garaiko jazza esan diezaiokezu, edo nahi duzuna, baina egitan musika baizik ez da, ez gehiago eta ez gutxiago”.

Diskoan, gainera, bi gonbidatu izan dira: Juan Pablo Balcazar (baxu elektrikoa) eta Escandalo Exposito (ahotsa). Bestalde, Josue Pascual teknikari aritu da.

2009an jaiotako hirukote honek hainbat proposamen taularatu ditu, jatorrizko kantuak nahiz bertsioak. Nirvanaren Nevermind diskoko abestien bertsioak grabatu zituzten, hain zuzen ere, lehen diskoan. Lan hori Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak plazaratu zuen.

Informazio gehiago: hotsak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button