MUSIKA

Erantzun hardcore banda Alemanian barrena ibiliko da biran

Erantzun martxoaren 31tik 10era bitartean ibiliko dira Europan barrena; Kontinente Zaharrean egiten duten laugarren bira izango da.

Taldea 1998an eratu zen eta harrezkeroztik makina bat bira eta kontzertu eman dituzte, betiere Do It Yourself (Egin ezazu zure kabuz) filosofiari tinko eutsiz.

Grabazioei dagokienez, Hegoamerika bustour biraren ostean bertako zigilu ezberdinekin elkarlanean Hazia ernaltzen duen tanta LParen CD edizioa plazaratu dute. "Hegoamerikan irten den edizioa den arren, Erantzundarrok parte hartu dugu edizioan eta kopia batzuk ditugu eskuragarri". Contraorden Discos, Sin fronteras discos, Tercer mundo records eta Distro Makataka izan dira argitalpen digitalaz arduratu direnak.

Alemania, Suitza eta Frantzian zehar aurkeztuko dituzte disko honetako eta besteetako abestirik bortitzenak. Geriatric Unit (Heresy ohiak), La casa fantom, Lust for life, Diskoiraä, Malatesta eta antzerako taldeekin jotzeko parada izango dute martxoaren 31etik apirilaren 11ra luzatuko den biran.

Erantzunek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button