IKUS-ENTZUN

Huhezinema, euskal film laburren jaialdia maiatzean egingo dute eta parte hartzeko epea zabalik da

Lehiaketa ofizialean parte hartzeko deialdia ireki du HUHEZIko Ikus-Entzunezko Komunikazioko Fakultateak, eta 2011ko martxoaren 25ean bukatuko da lanak bidaltzeko epea. Jaialdiaren webgunean aurki daitezke lehiaketaren oinarriak eta izen-emate fitxa.

Iazko arrakasta ikusita, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZIko Ikus-Entzunezko Komunikazioko irakasle eta ikasle talde batek egitaraua sendotu du laugarren edizio honetarako. 2010eko Huhezinema jaialdian 66 lan aurkeztu ziren, eta jende ugari bildu zen HUHEZI fakultatean eta Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Eta aurtengoan ere bi egunetan zehar eskaintza zabala egingo da.

Aurtengo egitarauak aurreko edizioaren ildotik jarraituko du. Aurten ere, dokumental, fikzio eta animaziozko film laburrak jasoko dira, eta epaimahaia osatu dutenek baloratuko dituzte lan horiek. 10 lan onenei saria emateaz gain, euskarazko lan onena, film labur onena eta publikoaren lan gustokoena sarituko dira.

Maiatzaren 11n, hitzaldiaz gain, Ikus-Entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleen dokumentalak eta fikziozko lanak ikusiko ahal izango dira. Eta maiatzaren 12an izango da lehiaketa ofiziala; aukeratutako 10 lan onenak eskaintzeaz gain, sari banaketa izango da.

Huhezinemak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button