
Abenduaren 12 eta 13 an, 20:00etan, Jaendik etorritako Teatro Xtremo taldeak, “Liberación mediante la comprensión en el estado intermedio” izeneko obra egingo du Bilboko La Fundicion aretoan.
“Funtsean, hiltzen zarenean zure espirituak gorpua utzi egiten du eta, benetan, hasierako une batez, zure bizitza osoa ikus dezakezu ispilu magiko batean islatuta. Orduan mamu baten antzera airean hegaz hasten zara, zure inguruan gertatzen den guztia ikus dezakezu, guztia entzun, baina ezin zara komunikatu. Argiak ikusiko dituzu, kolore guztietako argiak. Argi horiek beste existentzia plano batzuetara bidaltzen zaituzte, baina, gehienetan, jendeak hain du gustuko mundu hau, non ez duten inora bidaltzerik nahi, beraz, kontu hori guztia bidaia txar bilakatzen da eta irteteko modu bakarra berraragiztatzea da”.
Konpainia andaluziarrak voyeur kutsuko egoera eskaintzen die ikus-entzuleei. Euren performanceetan momentu pribatuak eskaintzen dituzte, substantziekin berotutakoak, eldarniozko egoera eta atmosferak erdiesteko asmoz. Gorputzak mihiseak dira, pintatu egien dira, lohitu, eta hori guztia bideo-kamerak jasotzen du. Alderantzizko bidaia egiten duen performancea da, kaosetik ordenara.
Abangoardiako proposamen multimedia da proposamena da Liberación mediante la compresión en el estado intermedio, eszena, plastika, musika eta informatika uztartzen dituena, eta era berean, muturrekoa.
Konpainia San Lorenzo Martir eta hildakoen liburu tibetarra obretan oinarritu da honakoa aurkezteko.
Eszenan Luisa Torregrosa, Diana Lucena eta Ricardo Campelok egiten dituzte mugimendu fisikoak. Bertan edo pantaila batean ikusi ahalko da performancea.



