BERTSOTAN

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna

Ia 5000 bertsozaleren aurrean, Nerea Ibarzabal Salegik bere bertsorik onenak kantatu zituen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, eta horren ondorioz, txapela jantzi zuen Begoña Iturriza Zabalaren eskutik.

Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin ostean, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela. Bere ostean, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Gorka Pagonabarraga Agorria, Onintza Enbeita Maguregi, Oihana Bartra Arenas, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Aissa Intxausti Aburruza lotu ziren.

Gai-emaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga ibili dira. Epaileak, ostera, hurrengoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button