ARTEA

“Grafika”, Oteizari gorazarre

Zarauzko Ispilu Arte galerian Jorge Oteiza artistaren Oteizaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira onduriko Grafika erakusketa kolektiboa ikus daiteke maiatzaren 5a bitarte. Orotara, 24 artistek parte hartu dute erakusketan. Horretaz gainera, artista oriotarraren La Ley de los Cambios liburuko bi grabatu ere paratu dituzte.

Erakusketan parte hartu duten artistek litografiak, grabatuak eta serigrafiak paratu dituzte: Antoni Tàpies, Nestor Basterretxea, Jose Luis Zumeta, Monir, Javier de Juan, Nori Ushijima, Legorburu-Ormazabal, Dora Salazar, Ortiz de Elgea, Lola Sarratea, Juan Pablo Álvarez, Koldobika Jauregi, Ramos Uranga, Xabier Azurmendi, Jesús Elizaicín, Baroja Collet, Xanti Iruretagoiena, Josep Moscardó, Iñaki Ruiz de Eguino, Chari Goyeneche, Alberto Rementería, Aitor Sarasketa eta Javier Herrero.

Galeriako arduradunen arabera, “Oteizak arte modernoaren kontzeptu berri batean parte hartu zuen, artea egitasmo etiko gisa, bere obra erabatekotasuna da, eta erabatekotasun hori pentsamenduan oinarritzen da; pentsamendua eraikitzea, eta pentsamendu horren bitartez, obra eraikitzea”.

Artistak euskaldun gisa erakutsi zuen konpromisoa ere nabarmendu dute, Euskal Herriari garapen kulturaleko tresna inartsuak eta eraginkorrak emateko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button