Nontzeberri

Begirada feminista ilustrazioaren munduan

Emakumea ilustrazioaren munduan bistaratzeko helburuarekin, aurtengo Irudigileak zikloak Begirada feminista ilustrazioaren mundura izeneko leloa izango du. 2024ko edizioan “erreferentziazko emakume artistekin hainbat jarduera antolatu dira eta herritarrek urritik abendura bitarte horiez gozatzeko aukera izango dute”.

Gaur berton, Ania Sáenz de Buruagaren obra artistikoaren erakusketa zabalduko da, 15era bitartean luzatuko dena. Eta programak denetarik izango du: Fan Fic ilustrazio-tailerra Oihane Iriarterekin, Lucky Booksen eskutik; gazteentzako ilustrazio-tailerra App FlipaClipen bidez Lucila Gonzalesekin; komiki- eta ilustrazio-tailerreko hainbat saio ikastetxeei zuzenduta Usue Egiarekin; akuarela eta ilustrazioari buruzko masterclass bat Esther Gilirekin; Itziar Nanclares de Gamboaren esku-hartze artistikoa Pilar gizarte-etxean; Beldur liburuaren aurkezpena Nanclares de Gamboarekin; Ilustrazio- eta diseinu-tailerra Raisa Alavarekin, eta azkenik, abenduaren 2tik 20ra Eli Azurmendiren erakusketa.

Helbide honetan kontsultatu ahal duzue programazio osoa.

Exit mobile version