
Berako Kultur Etxean jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa, Han Alazne Untxalo, Iñigo Olaetxea, Ander Fuentes Itturri, Julio Soto, Kotte Plaza eta Eneko Lazkoz bildu dira. Guztien artean onena Julio Soto.
Eta Antsoaingo Antzokian jokatu den txapelketaren bigarren finalaurrekoan, Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Xabier Maia eta Iker Gorosterrazu bildu dira. Guztien aurretik Xabier Maia izan da onena. Hortaz, Elizondoko bertsolariak apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako txartela eskuratu du.
Beste bertsolariak finalaurreko faseko azken puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, zortzi bertsolari pasako dira finalera.
Datorren igandean Agoitzeko Kultur Etxean izango da hurrengo saioa, 17:30ean. Han Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Patxi Castillo eta Oier Lakuntza arituko dira. Horren ostean jakingo da Anaitasunako finalean parte hartuko duen zortzikotea zein den.