IKUS-ENTZUN

“Zineleku”, zinea eta euskara uztartuko dituen Gasteizko proiektua

Ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko programa da Zineleku, eta Gasteizen egingo da, uztailaren 23tik abuztuaren 3ra arte. Egitasmoa euskaraz garatuko da eta Euskal Herriko 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzako ekimena da.

Proiektua parte hartuko duten lagunak Gasteizko Santa Maria katedrala aterpetxean biziko dira hamabi egunez. “Tarte horretan zinema lantegietan eta zinemagintza eta beste arte batzuetako profesionalen eskola magistraletan parte hartu ahal izango dute; gainera, proiekzio, performance eta kontzertutan parte hartu ahal izango dute”.

Izena emateko epea martxoaren 1etik maiatzaren 1era da, eta dokumentu  hau bete beharko da: Zinelekun izena eman nahi dut. Bete eta gero, bidali hona: info@zineleku.org.

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button