BERTSOTAN

Arabako Kuadrilla Artekoaren finala

Larunbatean, martxoaren 17an, Gasteizko Alde Zaharrean, Arabar Errioxa, Aramaio eta Errekaleorreko taldeak arituko dira final handian, egun osoko festa handiz apaindurik.

Urtarrilean hasi zen Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketa eta tartean, 14 saio, 3 finalaurreko izan ditu, eta asteburu honetan finituko da Gasteizko alde zaharrean.

Finalerako txartela Arabar Errioxako Txandriok, Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak eta Errekaleorreko Erreralekor Birizik! taldeek erdietsi dute.
Lehen taldearen barruan Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea izango dira;  Aramaiokoan Xabi Igoa, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa arituko dira; eta Errekaleor Bizirik! mantenduko dutenak Eñaut Otxoa de Eribe, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu, Aitor Irastortza eta Peio Ormazabal izango dira.

Animo eta gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button