
Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak Nafarroa Shortzinema 2024 katalogoaren film laburrak aurkeztuko ditu gaur, hilak 26, Nafarroako Filmotekan.
Joan den maiatzean eman zen ezagutzera Nafarroa Shortzinema katalogoaren aukeraketa, eta, ordutik aurrera, Kultura sailak film laburrak nazioko eta nazioarteko jaialdietan banatzeko zerbitzua aktibatu zuen, datorren maiatzera arte martxan egongo dena.
Hauek dira 2024ko katalogorako hautatutako lau film laburrak: Ama, Claudia Chaurena; Ceditas, Ignacio Maquirrianena; Scape, Raúl Villegasena eta Maitemina, Erik Rodriguezena.
Ama filmak hauxe kontatzen du: nortasuna galtzeko milaka modu daude. Horietako bat, izena. Txineraz, izenak herentzia baten parte dira, batzen dute. Claudiak familiaren abizen txinatarraren bilaketa hasiko du eta bere amonaren benetako izena, Ama, bere omenez.
Ceditas lana adinekoen bakardadeari buruzko dokumental laburra da. Luis, 74 urte, Mercedes emaztea hil eta 7 urtera Bartzelonara itzuli da. Polaroid kamera batez bere emaztearekin izan zuen harremana oroitzen du, eta berarentzat garrantzitsuenak diren 6 toki berriro bisitatuko ditu. Bere semeak, Ignacio Maquirrian zinemagileak, bidaia intimo honetan lagunduko dio.
Maitemina filmean, San Ferminetan tronpeta-jotzaile bati ez dio inork jaramonik egingo, bertan dagoen jendetzaren artean laster galduko den beste mutil bat izan ezik. Aurkitzea ia ezinezko lana izango da. Ametsetan bakarrik egingo du bat berarekin.
Scape lanak hauxe kontatzen du: Errealitatearen eta irudimenaren artean dabilen gizon barnerakoia arte galeria batean noraezean dabilen bitartean ikusten duen artea marrazten du. Galerian ibiltzen den bitartean, gizonak artelanetan babesa topatzen du.