
Iruñeko Kondestablearen jauregian Artea Oinez 23 erakusketa izango da ikusgai maiatzaren 7ra arte. Aurten Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolak antolatzen duen Nafarroa Oinezeko jardueretako bat da erakusketa.
Aukeratu den gaia natura da, eta bere kontrako mehatxatua ardatz hartuta 83 artistaren lanak bildu dira aipaturiko erakusketan. Egileek beren obren bitartez ohartarazten dute “ingurunearen gehiegizko erabilera bihozgabe eta arduragabeak ustekabeko eraginak dituen naturaren degradazioa eragiten ari dela eta hori gizakiendako suizida dela.”
Edizio honetan, halaber, Asunción Goikoetxeari (Bakaiku, 1962) omenaldia egin nahi zaio. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, bere lanek “jardun poetikoa zein politikoa aldarrikatzen dute, aniztasunaren ugaritasuna baieztatuz eta emakumeak, ikusezintasun sozial, politiko eta sinbolikoaren maila aldakor batek kolpatuak, ikusaraztearen aldeko apustua eginez.” Erakusketak Hutsuneak/Vacíos bere lana jasotzen du.
Antolatzaileek adierazi duten moduan, “ikusgai dauden lanen gehiengoa abstraktua da eta, besteak beste, 83 sortzaileek erakundeari eskuzabaltasunez eman dizkioten eskulturak, pinturak, marrazkiak, collageak, instalazioak, argazkiak, grabatuak, bideoak eta inprimaketa digitalak aurki daitezke.”