BERTSOTAN

Igor Elortza onena Legazpin

Igor Elortza nagusitu da Legazpin jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketan. Aldez aurretik sarrera guztiak salduta ziren eta 700 bertsozalek bete zuten Legazpiko Urbeltz pilotalekua.

Hortaz, durangarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Azaroaren 10ean Tolosan jokatuko den finalaurrekoan arituko da, Unai Iturriaga eta oraindik erabakitzeke dauden beste lau bertsolarirekin.

Urriaren 26an, Oionen jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren eta azken kanporaketa. 17:30ean hasiko den saioan Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button