ARTEA

Naturarik ikusgarriena

Alemaniako Natura Argazkilarien elkartearen eskutik, European Wildlife Photographer of the Year erakusketa ikusteko aukera izango da Gasteizeko Ataria zentroan. Erakusketa gaur berton, abenduaren 20an, abiatuko da, eta urtarrilaren 22ra bitartean luzatuko da.

Sariketa prestigiodun honetan, guztira 13.267 argazki biltzen dira 37 herrialdetako argazkilari amateurrek eta profesionalek aurkeztuak. Aurten, Richard Peters argazkilari ingelesak jaso du sari nagusia, Ibiltaria itzal artean argazkiagatik.
Horretaz gain, irudi ikusgarriak, naturan animalien ohiturak deskribatzen dituztenak, edota bere edertasuna modu sinplean islatzen dutenak ikusteko aukera paregabea egongo da. Naturaren alderdirik hunkigarrienak, basatienak eta era berean ederrenak islatzen dira instant horietan, gure naturaren oreka ahulari buruzko detaileak ere ematen dizkigutenak.

Irudien bidez, arriskuan dauden espezie askoren gaineko ikusmoldeak luzatzen dira, bai eta gure ondare naturala zaintzeari eta babesteari gogotsu ekiteko motiboak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button