MUSIKA

Aurtengo gorakada musikala

CD preziatu horretan bilduko diren taldeak oso interesanteak dira. Batzuk aipatzearren,… Bizardunak: Ardo gorri Naparra. Bigarren CDa izango dena prestatzen ari diren bitartean (GOR diskoetxeak azaroan kaleratuko duena) hemen diskoko aurrerapen bat.
The Sparteens: Jo ta ke. Hau oso adibide ona da rock euskalduneko eta internazionaleko arrakastak ye-ye filtro batetik pasa ostean sortzen duten musika nolakoa den ideia bat egiteko.
Mantisa: Zoritxarrez irribarrez. Hardcore melodikoaren mugetatik abiatuz, Zarauzkoak estilo berrietara irekitzen dira eskenatokian indarrik galdu gabe.
Lauroba: Mugak itxita. Taldearen bigarren diskoa osatzen duten abesti onetako bat da hau.

Euskal talde hauekin batera Vendetta, Memo, Electric Riders
121 dB eta Salida Nula taldeen lanakere entzungai dituzue.

Gor diskoetxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button