IKUS-ENTZUN

Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldia, Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren II. edizioa (Gnat Zinema) abian jarriko du maiatzaren 10etik 20ra bitartean. Ekimena lurralde horretako bederatzi udalerritan burutuko da.

Zinema erakustaldi honen helburua “gertuen dagoen naturaren kalitatea zabaltzea da, pertsonok naturarekin ditugun harremanetan sakonduz.”

Gnat Zinema, iaz, Gipuzkoako zortzi udalerritan izan zen: Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Zumaia, eta aurten Zumarragako udalerria gehitu zaie. Horrela, herri horietan naturarekin lotutako 10 film proiektatuko dira: Mama, Salvajes, Animal, Panteras, Lo que el pulpo me enseñó, The Magnitude of All Things, De Quijotes y Semillas, Journey to Utopia, Urak aske, eta La Vida Secreta de los Árboles

Erakustaldia osatzen duten film eta dokumentalak kalitate handikoak dira, eta horietariko bi estreinaldiak dira: Animal eta Salvajes. Lehenak bi gaztek espezieen biodibertsitatearen galerara egindako ulermen-bidaia kontatzen du. Bigarren filmak, Asturiasko otsoaren errealitatea irudikatzen du fikzioa eta errealitatea nahastuz.

Aurtengo edizioarekin bat eginez, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako naturari buruzko zinema-proiekzioak antolatu dira Gnat Zinemaren egoitza diren udalerrien lankidetzarekin.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button