ARTEA

Ilustrazio Beka Mintegia 2014

Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak zortzi  beka eskaintzen ditu Master class batetan parte hartzeko. Bertan, Gustavo Puerta Leisse (Caracas, 1975) irudigileak erabiltzen dituen metodologia eta lan teknikak ezagutzeko aukera emango da.

Beka hau irudigile profesional munduan hasi berriak edota azken ilustrazio kurtsoko ikasleentzat zuzenduta dago. 
Parte-hartzaile bakoitzak hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko du: Eskaera orria beteta; NAN, pasaportea edo erroldatze agiria; ikasketak edota ibilbide profesionala; eta bere obra pertsonalaren erakusgarri diren 3 irudi. Korreoz bidaliz gero, helbide honetara: Euskal Irudigileak, “BekaMintegia2013”, Santa María 3, 1.B – 48005 Bilbo.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 9an bukatzen da. Eta beken ebazpena urriaren 16an ezagutuko da. Elkartearen web orrialdean publiko egingo da: www.euskalirudigileak.com.

Interesa izanez gero, bertan ere xehetasun guztiak eskura ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button