MUSIKA

Betiko musika entzuteko plaza

Bilboko Udalak Betiko Musika izeneko programaren edizio berri bat jarri du martxan Otxarkoaga auzoko Udaltegian. Estilo ezberdinetako sei kontzertu programatu dira. Lehena urtarrilaren 28an izan zen, Soinuak Haizean taldearen Itsasoa laino dago ikuskizunarekin.

Otsaileko lehen kontzertua larunbat honetan, hilak 11, izango da The Cherry Boppers talde ezagunarekin. Taldekideek erritmo afroamerikarrak zabaltzen dituzte eta aurreko hamarkadetako erritmo beltz zoragarriak jotzen gozatzen dute. Hau da, jazzaren sakontasuna, soularen dotorezia, funk izerditsua, afro eromena edo bidaia psikodelikoa.
Hil honetan ere, Latinoamerikako herri-musikako lanak biltzen dituen Alma Latinoamericana musika-programa antolatu da.

Martxoan, Otxarkoagako Udaltegiak Moonlight Shadows eta La Sureña taldeen emanaldiak eskainiko ditu, martxoaren 4an eta 18an, hurrenez hurren.
Moonlight Shadows-ek jazzaren estandarrak interpretatzen ditu, Rythm & Blueseko kantu klasikoekin batera, hala nola Ella Fitzgerald, Aretha Franklin, Frank Sinatra, Louis Armstrong, Elvis Presley edo Amy Whinehouse. La Sureña laukote klasikoa da (bandoneona, pianoa, kontrabaxua eta ahots instrumentala) dantzari profesional bikote batekin eta eszenatoki multimediako atzealdearekin.

Edizio honi amaiera emanez ASPARVI Abesbatzak kontzertua eskainiko du, apirilaren 22an.

Zehaztasun gehiago hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button