LITERATURA

Nafarroako, Ziburuko eta Bilboko Liburu Azokak

Gaur, ekainak 1, goizeko 12:00etan Bilboko 53. Liburu Azoka zabalduko da Arenaleko ibilbidean. Azoka ekainaren 1tik 11ra bitartean izango da zabalik 55 erakuslerekin, eta bertan antolatuko den programazioaren barruan liburu aurkezpenak, hitzaldiak, sariak eta liburu sinaketak izango dira.

Juan Mari Aburto alkateak eta liburuaren munduko eta instituzioetako ordezkariek osatuko dute inaugurazioa, Euskadiko Liburu Ganbarako presidentea den J.A Iturrik, Liburu-saltzaileena den Kepa Torrealdaik, eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, Asier Muniategik, besteak beste.
Gaurko aurkezpen ekitaldian, Eider Rodriguez eta Javier Cercas idazleek Atea-Laboral Kutxa Saria jasoko dute.

Eta arratsaldeko programazioa potolo dator. 19:00etan, Javier Cercas idazleak No callar bere azken liburua aurkeztuko du Bidebarrieta liburutegian. Eta Azokako karpan, 19: 00etan, Luigi Anselmik Larrazkeneko argi ilunetan aurkeztuko du. “Poesia sorta berriarekin etorri da hiri handiko poeta, natura eta urtaroetara jo du berriz ere, bizitzaren eta egunerokoaren isla gisa. Argia eta ilunarekin jostetan dabil, heriotza eta bizitzarekin, alegera eta goibeltasunarekin bezala, horretarako inguruaren edertasuna eta urtaroak erabiliz. Egunerokoari zeharkako begirada batekin so egiten dio idazleak, eta naturaren irudi guziak berritzen dizkio gure soari. Liburu honek egunerokoaren saskian bertze irrimurritz bat sortuko dizu, irakurle, eta hori badaezpadako azti batek ere asmatuko luke.”
Horren ostean, 20:00etan, Anjel Lertxundik eta Pello Lizarraldek Capitán fracasa eta Penumbra aurkeztuko dituzte, eta Iñaki Aldekoarekin arituko dira hitz eta pitz.

Programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Beste aldetik, Nafarroako III. Liburu Azoka, Iruñeko Gaztelu plazan da, eta ekainaren 4ra bitarte luzatuko da. Ohi den bezala makina bat jarduera antolatu dituzte, tartean liburu aurkezpenak , hitzaldiak eta elkarrizketak. Gaur, ekainak 1, Fernando Reyk itzulitako Nuccio Ordineren Alferrikakoaren balioa liburua aurkeztuko dute.

Azkenik, gogoan hartu Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka ekainaren 3an izango dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button