ARTEA

Pedro Marco Landa nafarraren “Kaos ordenatua”

Pedro Marco Landa (Iruñea, 1968) pintoreak Kaos ordenado izenburuko argazki eta pintura erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelako Mixtos Pabilioian.

Argazki eta margolan horiek azken bi urteetan egin ditu, 2010ean, Huarte Arte Garaikideko Zentroan egindako erakusketaren izen bereko mural batetik abiatuta.

Iruindarraren pinturak fisikaren korronte berrietan du oinarri, tartean, kaos ordenatuaren teoria. Korronte horiek unibertsoaren funtzionamendua azaltzen saiatzen dira, matematika eta fisika berrietan oinarrituz.

Hala, boligrafoz eta errotulatzailez egindako zirriborroak biltzen ditu erakusketak, bai eta akrilikoak, olioak eta argazkiak ere. Lanak hainbat tamainatakoak dira, eta molekulak, fluxuak eta naturan aurki daitezkeen eta itxuraz abstraktuak eta kaotikoak diren egiturak azaltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button