Alainek 34 margolan paratu ditu Basauriko Arizko Dorretxean, ia guztiak testuingurutik ateratako pertsonaia historikoak dira, tartean, Martin Luther King eta Fidel Castro.
Angel Calvo Ulloaren hitzetan, "bere egunerokotasunetik ateratako pertsonaiak, anonimotasun faltsu hori sortzen duten testuingurutik urrundutako argazkiak, baztertutako kokaleku berri horretan ez izatera kondenatuak". Horretarako, bere lanean konstante bat den teknika erabiltzen du Urrutiak, lausotzeren teknika. "Teknika horren bidez, egoera deszifratzeko orduan nahasmendua, ezintasuna sortzen du ikuslearengan", beti ere, duda eragiteko xedearekin.
Berria egunkarian autoreak adierazi duenez, "ezagutu ahal dituzu batzuk (pertsonaiak), baina ez denak. Niretzat, harreman bat dago denen artean. Nik aukeratu ditut, eta harreman bat ezarri diet, baina, niretzat, garrantzitsuena ez da istorio bat sortzea, baizik eta duda bat eragitea ikuslearengan. Jendeak esatea…hemen istorio bat dago, baina zein da nirea?".
El quinto en discordia ikusgai dago otsailaren 22ra bitartean.
Nontzeberri