ARTEA

Cruz Ugarteren marrazki automatikoak, Bilbon

Cruz Ugarte artista Marrazki Automatikoa izeneko erakusketa paratu du Bilboko Tokyostory lokalean; erakusketa zabalik dago 2014ko urtarrilaren 4a arte.

Egin Daitekeenaren Gailurra aurreko erakusketan egindako lanari eusten dio honetan ere Ugartek, hau da, harreman humanoen munduan arakatzen segitzen du.

Zerk egiten gaitu honelakoak? Zer daramagu eta zer uzten dugu gure bizitza osoan? Nola eragiten digu gure ibilbide emozionalak, kulturalak, familiarrak… harremanak izaterakoan?
Galdera horiei erantzuten saiatzen da Ugarte marrazki automatikoen bitartez.

Marrazkiak koloretsuak izateaz gain, istorioak kontatzen dituzte, hamaika pertsonaiaren bidez: ile-emakumeak eta gizon-bolak, kaktus-gizonak eta emakume bilduak…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button