MUSIKA

NCC eta Mostros taldeekin ospatuko du "Izu giroa" punk argitalpenak bere 10. urteurrena

Izu Giroak bere hamargarren urteurrena ospatzeko antolaturiko ekitaldien artean, lehenengoa kontzertu bat izango da, martxoaren 19an (larunbata). Emanaldia Barakaldoko Edaska aretoan egingo dute 21:30etan. Bertan, Mostros eta NCC punk rock bandak bilduko dira.

Mostros Mallorcatik datoz, taldekide batzuk argentinarrak diren arren, eta haien artean Juanmi dago, Cerebros Exprimidos taldeko gitarra jotzailea. Punk rock indartsu eta sutsua egiten dute, Aerobitch eta Capacesen erdibidean, rockanrolleroagoak batzuetan, hardcoretik gertuago beste batzuetan, baina beti fresko bezain gogor eta Mackyren ahotsak gidatuta. Hainbat disko plazaratu dituzte (azkena, Desguaze taldearekin erdibana ateratako split bat), eta Euskal Herrian sarritan izan dira.

NCC taldearen inguruan ezer gutxi gainera daiteke honezkero. Askoren ustez Euskal Herriak azken bi hamarkadatan eman duen punk rock talde onena da, beren kalitatearen berri eman digute behin eta berriro hamaika disko eta kontzertu gogoangarritan. Urte eta erdiko etenaldi luze baten ostean, aurten berriro hasi dira jotzen, eta berrikuntzak ere ekarri dituzte: kantu berriak, pianorako moldaketak zenbait abestitan eta abar. Kontuan izanda Barakaldokoa dela atsedenaldiaren ostean Bilbo inguruan egingo duten estreinako kontzertua, eta momentuz ez daukatela besterik egiteko planik.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button