LITERATURA

Itzulpenak saritzeko

Euskaraz idatzitako literaturaren itzulpena aitortzeko Etxepare-Laboral Kutxak Saria bideratu da aurten ere. Laster amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea (ekainaren 30era artekoa).

Hirugarren edizioa izango du aurtengoa, eta aurrekoetan bezala,  4000 euroko saria partekatuko dute argitaletxeak eta itzultzaileak. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute onuradunek, sari-banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, elkarrizketak…).

Isaac Xubín itzultzaile galiziarrak eta Kalakandra argitaletxeak eskuratu zuten saria lehen edizioan,  Joseba Sarrionandiaren poemekin osaturiko Tempo de exilio  galizierarako itzulpenagatik.  Joan den urteko edizioan, Nami Kaneko itzultzailea eta Hakusuisha argitaletxea saridun suertatu ziren Kirmen Uriberen Mussche japonierara egindako itzulpenagatik.

Datozen asteetan jakinaraziko da zein den aurtengo zorteduna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button