EMAKUMEA

Nafarroako Liburutegiak “Emakumeak aritzen” zikloa antolatu du

Nafarroako Liburutegiak Emakumeak aritzen zikloa antolatu du, eta bertan, tradizioz maskulinoak izan diren esparru profesionaletan emakumeak egiten duen lana landuko da. Zikloa otsailaren 15ean hasi eta martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, amaituko da, eta horren barruan, hiru film proiektatuko dira, eta hitzaldiak, mahai-inguru bat eta antzezlan bat ere programatu dira.

Otsailaren 15ean, eta 22an, eta martxoaren 1ean pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Oro blanco Grímur Hákonarson zuzendariarena; Chhaupadi, Edurne Pasabanek Nepalen grabaturiko dokumentala; eta Una cuestión de género, Ruth Bader Ginsburg epailearen figura ardatz duen filma.

Horretaz gain, hitzaldi batzuk ere programatu dira: Liderazgo femenino en asociaciones, (Alejandra Martinez);  Emakume mendizale eta bidaiaria: uste baino gehiago gara (Itziar Insausti), eta Mujeres en justicia. ¿Somos realmente visibles? (Mari Paz Benito epailea).

Ahora me toca a mí, Iluna Producciones taldearen antzerki lanaz ere gozatu ahalko da.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button