IKUS-ENTZUN

Nafarroako ikus-entzunezko sektoreari laguntzeko

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak 1,4 milioi euro bideratuko ditu bost deialdi laguntzetan Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko. Pelikulak ekoitzi eta garatzeko diru-laguntza emango, da eta proiekzio-aretoei laguntzen zaie, baita Nafarroan jaialdiak egiteko edo kanpoan lehiaketak egiteko ere.

Deialdiok Generazinema izenarekin biltzen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko sektoreari laguntzeko estrategiaren barruan. Hala, Generazinema Producción  deialdiak 937.500 euro bilduko ditu, eta filmak egiteko erabiliko da. Filmok 2022ko urrira bitartean ekoitzi ahalko dira.
Generazinema Desarrollo izenburupean (250.000 euro) bidean dauden proiektuetarako dago zabalik. Generazinema Exhibición 100.000 eurorekin, Nafarroako zinema aretoei begirako laguntza da. Generazinema Promoción, 66.000 eurorekin, egindako lanen sustapenerako erabiliko da. Azkenik, Generazinema Festivales, jaialdiak antolatzeko sustapena egingo du, eta azken data aurtengo urria izango da.

Jakingarri guztiak, gaztelaniaz dituzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button