LITERATURA

Apollinaire idazlearen poemak euskaraz

Guillaume Apollinaire poeta frantsesak 1913an argitaratutako Alcools poema liburuak modernotasunaren atea zabaldu zion XX. mendeko poesiari. Orain, 100 urte dira Apollinaire poetak lan hura argitaratu zuela.
Koldo Izagirrek liburuko bi poema luze euskaratu ditu.

Alcools poema liburua 1913ko apirilaren 20an argitaratu zen Parisen. Bostehun aleko tirada izan zuen eta arrakastarik ez; baina surrealistek goraipatu ostean, obra enblematiko bihurtu zen literatura frantsesean.

Liburuak bi poema luze eta oso berezi ditu, bat hasieran, bestea amaieran: Inguru (Zone) eta Ardantzila (Vendémiaire). Horiek dira, hain zuzen ere, Koldo Izagirrek euskaratu dituen bi poemak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button